Datorren otsailaren 11n Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko da.
Aurten ere, zientzia eskolara hurbildu nahi dugu, eta horretarako, otsailaren 5etik 12ra bitartean zientzia eta teknologiaren arloan lan egiten duten amak eskolara gonbidatu nahi ditugu, beraien esperientzia haurrei zuzenean kontatzeko.
Orain arte, ekimena Morlans eta Ferreriaseko eraikinetan egin da, ziklo guztietako haurrei zuzenduta. Hala ere, boluntario nahikoa izanez gero, aurten ekimena Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletara ere zabaltzea gustatuko litzaiguke. Horretarako, inoiz baino boluntario gehiago behar ditugu.
Zientzia eta teknologiaren arloan lan egiten duten amei dei egiten diegu: zuen lanari buruz hitz egiteko, emakumeek arlo horietan izan duten eta duten paperaz hausnartzeko, eta haurrekin batera esperimenturen bat egiteko. Izan ere, oso garrantzitsua da haurrek beren inguruan emakume zientzialari eta teknologo erreferenteak ere badaudela ezagutzea.
Animatu eta parte hartu!
Parte hartzeko sakatu HEMEN

Leave A Comment